XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C. Baroja-gana bihurtuz, beste xehetasun jakingarri hauek ematen dizkigu birjintasunaz, emakume ezkonduen giza-harremanez etab.

Oraintsu arte, baserri giroko gizartea nahiko gogorra zen ezkondu baino lehen haurdun geratzen zen neskarekin.

Horrela jaiotzen zen haurrari, bortea deritzo Nafarroan, eta hango Foruak debekatu arren, hainbat haur izaten ziren bertan-behera utziak.

XIX. mendearen azkenerantz ere oraindik, herri batzutan, neska horiek elizara joan behar izaten zuten denboraldi batetan, goizaldean, eta goizabarreko kanpaiak jo behar izaten zituzten, hauzoei euren lotsaria gogoratzeko.

Hala ere, agiri zaharretan eta kroniketan ikus dezakegunez, XVI. menderarte sasiko ugari zegoen bazterretan; eta oraintsuago ere ez gutxi toki batzutan.

Birjintasunaren begiramena, aintzinako herrien edo ta erlijioaren eraginez, Europa osoan ondo sartua dago, teoriaz behintzat.

Nekazari giroko jenderik apalenen artean, ordea, ez zen hain gogorki hartzen horrelako irrixtada bat izatea.

Zenbait tokitan, agiriko penitentziak eta zigorrak ere ezarri ohi ziren.

Aintzina, Bizkaiko herri batzutan, ezkondu aurretik bizimodu narrasa eraman zuten ezkonduak, denboraldi batetan igande ta jaiegunetan, altara nagusian guztien bistan belauniko jartzen zituen apaizak, agiriko penitentzia egin zezaten.

Emakume ezkondurik nekez agertuko da dantza eta gehiegikeriak diren tokietan, haren duintasuna orbandurik geratuko bailitzateke.